ASTRAKHAN-AKABA BERA BERA
Idatzi honen bidez AKABA BERA BERAren europako hurrengo partiduaren berri eman nahi dizuet. Igande honetan izango da Errusian, eguerdiko 12,00etatik aurrera eta Astrakhanochka taldearen aurka. Neurketa honetarako eta bisako arazoak direla medio, Tati Garmendia entrenatzaileak ezin izango du Svetlana Obucina eta Ana Petrinja jokalariekin kontatu. Gipuzkoarrak ostiral goizaldean irtengo dira bidaian eta iritsiera, Errusian, gaueko hamabietarako espero da. Partidu ondorengo itzuliera, astelehenean izango da, (Bilbora ailegatuko dira jokalariak gaueko 22,30 inguru). Neurketa honen epaile, Vladimir Jovic eta Alija Hasic bosniarrak izango ditugu. EHFko ordezkari bezala, Andreas Karklas (Txipre). Europako errekopako partidu hau, zaila susmatzen da, jada, Akabak bost goletako errenta xumearen jabe bait da soilik egun, eta beraz, gipuzkuarrak gogoz buru-belarri aritu beharko dira jokoan. Beste aldetik, jakin ezazue, Libe Altuna jokalariak donostiako Poliklinikan ongi operatua izan dela gurutzatutako lokailuen lesioa dela eta, orain, eta etxean atsedenaldi motz bat pasa ondoren, errehabilitazio sesio gogorrei aurre egin beharko die.