ORSAN ELDA PRESTIGIO 34-AKABA BERA BERA 24
Galdu egin du gaurkoan Akaba Bera Berak beti arriskutsua den Elda Prestigio taldearen aurkako partiduan. Dena dela, emaitza, epai mahaien jokabide txarraren ondorio zuzena gertatu da. Jadanik, lehen zatian gipuzkuarrak aise menperatu dute jokoa, bai defentsan baloi asko moztuz eta erasoan azkar ateraz, bai Fraile bezalako jokalari nabarmena kontrolatuz (gol bakarra lortu du neurketa osoan zehar), eta goran, defentsa atzerritara askotan gaindituz, nahiz hortarako, oso jokalari altuak eta bikainak garaitu behar izan. Baina bigarren zatiko hamabostgarren minututik aurrera, eta epai mahaien zenbait erabaki zirela medio (bi tarjeta gorri atera dizkiete gipuzkuarrei eta honen ondorioz, zenbait momentutan lau jokalari soilik izan dira pistalekuan), Akabaren jokoa erabat desorekatu eta iraunkortasunik gabea bilakatu da, bukaeran markagailua berreskuratu ezinik, galdu egin dutelarik. Hala ere, Tati Garmendiaren jokalariak, gogoa liga txapelketako urrengo partiduan dute ia dagoeneko, asteazkenean izango da Vicar Goya taldearen aurka, eta igandean, beste neurketa dute zai, kasu hontan, errekoparen lehiaketaren barne.