AKABA BERA BERA 27-RO´CASA 31
Gutxienezko galtzea sufritu du gaur Akaba Bera Bera taldeak Ro Casa kanariarren aurka Bidebietako kiroldegian, Liga txapelketako itzuliaren lehen partiduan. Neurketaren emaitza bere alde lortzeko, kanariar taldearen lanik biekainena Todorovich atezainarena izan da zalantzarik gabe. Defentsa sistema ere nahiko gogorra burutu dute exklusioen atalak argi erakusten duen moduan. Gipuzkoarrak bere aldetik, ez dira azken partiduetan bezain ongi ibili atea zaintzen, bai aldiz erasoan, baina jaurtiketa askok, nahiz onak eta indartsu gertatu, (eta horietatik asko sei metruetatik izan), atezanainaren aparteko lana ezin izan dute gainditu. Dena dela, eta galtze hau gain hartuz, Tati Garmendiaren taldeak gogoz eta indarrez aurrera bidea eraikiz jarraitzeko asmoz entrenamendu saioak burutuko ditu aste hontan zehar, kontutan izanik ere, momentuz eta ligako sailkapen nagusiari gagozkiolarik, bostgarren postua defendatzen jarraitzen duela.