Bera Bera

Select your language

Erabateko garaipen garrantzitsua lortu du gaurkoan Akaba Bera Bera taldeak, egungo liga eta Kopako buruzagi eta orain arte txapelketaren lehen postuan izandako Cementos la Unión Ribarroja talde balentziarraren aurka. Neurketaren lehen minututik eta bukaera arte, gipuzkuarrak partiduaren jabe izan dira. Tati Garmendia entrenatzaileak 6:0eko defentsa sistema sendoa jarri du jokuan, eta apostu honekin, balentziar jokalarien etengabeko saio eta nahiak erabat baliogabetzea lortu du zorionez. Erasoan indartsu azaldu dira Akabako jokalariak ere, galdutako baloi gehienak berreskuratu ondoren, azkar igoz eta jokaldia golan bukatuz.Gauzak horrela eta partidua aurrera zihoan ehinean, balentziar taldearen entrenatzailea aulki guztia mugitzera behartuta sentitu da, hala nola, Sarich pibote bikaina pistan soilik hamar minutu inguru utziz, ia bi metrotako altuera izanik ere, ezinezkoa gertatu bait zaio jokalariari baloi berreskuratze lana. Poztasun handia beraz gipuzkuar taldearen aulkian, Ligako buruzagiaren aukako garaipen garrantzitsu eta zaila lortu ondoren.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores