PLUSFRESC LLEIDA 22- AKABA BERA BERA 30
Akabak garaipen erraza lortu zuen atzo Ligako azken sailkatuaren etxean. Lehenengo minutuetako oreka apurtu bezain pronto, talde donostiarra abantaila handitzen joan zen partida aurrera joan ahala.
Bigarren zatian eroso ibili ziren Tati Garmendiaren neskak, Ciobanu atezainaren gelditu bikainei esker eta horien ondorioz ateratako kontraerasoak zirela medio.