Bera Bera

Select your language

EHFko final-zortzirenetakoetan Muratpasa Belediye taldearen aurka Antalyan 29-27 galdu ostean, Bera Berak Europatik at gelditu izanak sortu duen egoezina bideratu nahi du Kopako XXXVI. edizioari ahalik eta ondoen ekiteko. Hori da gehien bat partida ostean eta igandeko bidaian jokalari nahiz teknikoek komentatzen zutena. Atzo atseden eguna zuten baina batek baino gehiago izerditu zuen “bidaia kentze aldera”. Bera Berak jakin badaki finalerako ibilbidea zailago dela taulako goiko aldean. Horregatik, Castello hiria izeneko pabiloian ostiralean ospatuko den partida baino ez du hizpide. Elche Mustang izango baitu aurrean 18etan (Alberto García Mosquera eta Gregorio Muro). Elche Mustang da Bera Bera ligan gainditu duen talde bakarra, Bidebietan lehenengo aldiz gainera eta handik aurrera aipatzeko ibilbidea darama. Bere lehenengo lerroak, batez ere Dunay eta Musons jokalariek erasoan arazo handiak sortu zituzten, Bera Berak ez zuen elxetarren defentsa gainditzeko formularik aurkitu –Popovic baja izan zen gainera-, hortaz, norgehiagoka gorriz dute Bera Berako tekniko zein jokalariek, ligan erabaki gabe gelditu ziren zalantzak argitze aldera. Horretarako, taldea gaur eta bihar entrenatuko da Bidebietan. Ostegunean 10,30etan irtengo da eta Castellon 19etatik 20etara burutuko du saioa.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores