Bihar egingo diote ebakuntza Maialen Múgicari
Bera Bera Eskubaloiko alboko jokalariari bihar, urtarrilaren 18an, asteazkena eskuin belaunean duen lotailu gurutzatua konpontzeko egingo diote ebakuntza.
Zarauztarrak goizeko 8etan du hitzordua Gipuzkoa Poliklinikan eta Renovales medikuak egingo dio ebakuntza. Ostiralean jasoko omen du alta, hortaz, bere taldeak Castellon 18etan Elche Mustang taldearen aurrean jokatu behar duen final-laurdenetako partida etxean ikusteko aukera izango du.
Adesal Cordobaren aurkako Kopako partida atarian lesionatu zen Maialen Múgica, lotailua erabat apurtuta ez zegoenez belaunak erantzuten zion froga egin zuen baina ez zuen behar adinako orekarik eman.