Bera Bera

Select your language

Bera Berak gaur arratsaldean galdu egin du Antalyan hortaz EHFko lehiaketatik kanpo gelditu da final-zortzirenetan, Muratpasa Belediyeren aurrean, batez ere bigarren zatian eraso jokoaren indarra erakutsi duen taldea (29-27). Donostiako Josean Gaska kiroldegian berdinduta, Bera Berak partida irabazteko moduan planteatu du, horretarako jakin bazekien defentsan estuago hartu behar zituzten turkiarrak. Era berean Antalyako pistak sortzen duen presioa ere kontutan hartzekoa zen batez ere epaileen lana hizpide. Aurreneko minutuetan nabaritu dena, María Núñezi penalti nabaria zena falta besterik ez dute adierazi eta seigarren minutuan Bera Berak aurreneko kanporaketa jasan izan du, Martínez bi minutu eserlekura bidaliz. Bi jokaldi hauek Etxaburu eta Garagarza epaileen gainean egotea behartu ditu. Halere, donostiarrek asmatu dute eta defentsari esker, Temprano bikain atepean eta María Núñez pibotean aurkituz 3-5 jarri dute. Etxaburuk 6-0 defentsaren aldeko apustua egin du. Elorza eta Núñez erdian, Martínez eta Menéndez ondoan eta Azanza eta Ziarsolo hegaletan. Erdian zegoenak Muratpasako lehenengo lerroko jokalariekin talka egin dute behin eta berriz. Koznjak ez zuen jokua banatzen eta Hösgorren ez zuen asmatzen, hegaleko jokalariei ez zieten baloiak iristen. Koznjak kroaziarrak berdindu du baina Bera Bera aurretik jarri da berriro Arrojeriak lorturiko bi penaltiak Pinedok gauzatuz (5-7, 16’). Muratpasak hegaleko internazionala kanporatu dutela aprobetxatu du eta gaur bizi jokatu duen Vuckovic serbiarrak berdindu du partida (7-7). Momento horretan Bera Bera gustora zegoen, Arrojeriak hutsuneak ikusten zituen, Tempranok geldiketak egiten zituen, defentsak blokatzen zituen jaurtiketak eta Pinedok kontraerasoak gauzatu ditu. 0-4 partziala eta Muratpasak partida gelditu du 21. minutuan (7-11). Koznjak sekulako gola egin du eta Bera Berak ez du eraso jokoan jaurtiketetan asmatu, hortaz, Turkiako txapelduna gerturatu da Laiuk jokalariaren bidez (9-11, 22’). Pinedok kontraerasoan 9-12 jarri du baina Elorzaren kanporaketaz baliatuz, Arrojeriari banakakoa egin diote eta Kotsinak eta Vuckovic jokalariek berdindu dute atsedenaldia iritsi aurretik (12-12). Kanporaketa osoan hiru partzial, eta hiru berdinketa, Gaskan 15-15 eta 15-15; Antalyan 12-12. Kanporatuen kasuan, aldiz, lau Bera Berak eta bakarra Muratpasak. Bigarren zatian, Tempranok baloia atera zion Vuckovic serbiarrari eta Ziarsolok abantaila eman dio taldeari. Bosniarrek Ederra kaleratu dute nahiz eta jaurtiketan oztoporik ez egin eta Laiuk ukrainiarrak berdindu du penaltiz. Menéndezen gol eder batek Bera Bera aurretik jarri du berriro baina Kotsina aurretik eta Vuckovic ondoren kontraerasoan turkiarren alde tartea ireki dute. Koznjak jokalariak urratsak egin arren, gola ontzat eman dute eta gainera Menéndez bi minutu kalera bota. Núñez gol batera utzi du taldea baina Vuckovicek segituan asmatu du. Ziarsolok penaltia huts egin du, Koznjakek jaurtiketarekin asmatu du eta Kotsina beste kontraerasoa gauzatu du (19-15). Etxaburuk partida gelditu du baina lehenengo lerroa ez zegoen fin gaur. Pinedo eskuin albokoan jarri da. Muratpasak abantaila hartu du Laiuk eta Hösgor jokalariei esker (21-15). Bera Berak 5-1 defentsarekin saiatu da eta ostean bi banakoak eginez. Halere erasoan, arazoak; hamar minutuetan hiru gol eginez. Etxaburuk hutsartea eskatu du zortzi minutuen faltan. Gipuzkoarrek ez dute partida galdutzat eman eta Ziarsolok hiru gol ia jarraian egin ditu; gero Elorzaren txanda izan da beste hiru golekin eta 90 segundu falta zirela 28-24. Pinedok bi gol sartu ditu baina Koznjak jokalariaren golarekin kanporaketa bereganatu du. Fitxa: Muratpasa Belediye SK 29, Bera Bera 27 Muratpasa Belediye SK 29 (12+17): Imamoglu, Güleçyüz (2), Laiuk (9, 3p), Koznjak (5), Vuckovic (5), Hösgor (3) eta Kotsina (5) –titular- Akgün, Pavic, Sagdic, Gjorgjievska, Özcan eta Ay (o.a.) Bera Bera 27 (12+15): Temprano, Azanza (1), Menéndez (2), Núñez (4), Arrojeria (2), Martínez eta Ziarsolo (7, 2p) –titular- Elorza (3), Pinedo (8, 4p), Ezkurdia y Ederra. Deialdian: Arizaga, Etxeberria eta Zugarrondo (p.s.). Epaileak: Tatjana Prastalo eta Vesna Todorovic (Bosnia eta Herzegovina). EHF delegatua: Isgandar Asgarov (Azerbaiyan) Kanporatuak: Vuckovic (2), Koznjak, Pavic eta Akgün Muratpasatik eta Martínez, Núñez (2), Pinedo, Elorza, Ziarsolo, Ederra eta Menéndez Bera Beratik Partzialak: 1-2, 3-3, 5-6, 7-10, 10-12 y 12-12 –atsedenaldia- 14-14, 18-15, 21-17, 24-18, 27-20 eta 29-27

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores