Bera Bera

Select your language

“Sufritu beharko dugula jakin badakigu baina gol bakar batez irabazi behar dugu eta etxetik kanpo izan arren kanporaketa gainditzeko asmoarekin goaz” adierazi du Matxalen Ziarsolo kapitainak. Bera Berak EHFko final-zortzirenetako itzulera partida, Muratpasa Belediye taldearen aukra larunbatean (Euskadi, 13etan) Antalyan jokatuko du eta Donostiako 30-30 berdinketarekin garaipena errazagoa da gol gehiagoko berdinketa bat baino. Bestetik, Patri Elorzak uste du “oso partida zaila izango da etxetik kanpo delako baina joku esparru guztietan asko hobetzeko aukera dugu, erasoan nahiz defentsan, hortaz, kanporaketa gainditzeko kapaz gara”. “Partida (joanekoa) amaitu zenean gure sensatzioa zen gehiago egin genezakeegula, amorru pixka bat bagenuen etxean jokatu arren ez genuela aprobetxatu baina jakin badakigu zertan hobetu behar dugun” adierazi du komunikabideen aurrean. Alboko internazionalaren esanetean hobekuntza “joku esperru ezberdinetan eman daiteke”, halere berak azpimarratzen duena da “nahiz eta defentsan ondo kokaturik egon, estu hartu behar genituen jaurtitzaileak eta kanpotik gol asko egin zizkiguten”. Elorzak azaldu du “sei metroko lerroa ondo defendatu genuen baina estu hartu behar ditugu”, eta era berean, donostiarrek 30 gol sartu bazuten ere “erasoan ere zer hobetzeko badugu”. Iritzi berekoa da Matxalen Ziarsolo. Prentsaurrekoa amaituta, ekografia bat egin diote, aduktorrean hausturarik ikusi ez dena, ondorioz, larunbaterako prest izango da kapitaina. Joaneko partidaz, Ziarsolok aiderazi du “sentsazioa zen erasoan ondo aritu ginela baina ez geunden eroso golak errezegi jasotzen genuelako eta ez gaude ohituta”. Ezker hegalekoak azpimarratu du Muratpasaren “kanpoko jaurtiketak eta kontraeraso azkarra, hortaz gure defentsa estu hartu behar ditu aurkaria atezainen lana errazteko”. Joaneko partidak ere “hobeto ezagutzeko balio digu eta hori oso garrantzitsua da”. Norgehiagoka Antalyako Süleyman Evcilmen Spor ve pistan jokatuko da, mila zalegoentzako kiroldegian. Aurreneko kanporaketan, Belgikako Femina Viseren aurkakoa (bi partidan Antalyan), 700 eta 500 pertsona bildu ziren akten arabera, hortaz, pista beteko da larunbatean sarrera dohainik izango baita. Bosnia-Herzegovinako Tatjana Prastalo eta Vesna Todorovic epaileek zuzenduko dute partida eta EHFko delegatua Isgandar Asgarov da (Azerbaiyan). Bi jokalariek aipatu dute Bera Berak “kanpoko giroari muzin egin behar dio eta gu geu %120a eman” adierazi du Elorzak; Ziarsolok berriz “giro beroa bada geroz eta motibatuago egongo da taldea”. Kanporaketa gainditzeko aukera dituztela “komentzituta” jakin badakite “edozer gauzak alde batera edo bestera egin dezake” hortaz “topera irtengo gara, Europan jokatzen jarraitu nahi dugulako, lehiaketa hau gustoko dugulako, alegia” aipatu dute azkenik.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores