Partida hasieran 7-1eko partzialak Bera Beraren lana erraztu du, lehenengo zati ttukuna egin duena, bigarrenean okertu egin dena lehiatsu aritu den Adesal Córdoba taldearen aurrean, bigarren partziala berdintzeko aukera izan duena.
Ziarsolok gauzaturiko bi penalti, Arrojeriaren barneraketa bat eta Azanzaren bi kontraerasoekin Bera Bera aurretik jarri da, defentsak ondo eutsi baitu Adesalen lehenengo lerroa. Gainera, Temprano atepean konfidantza berreskuratu du eta andaluziarrek hegaletatik edo penaltiz sartzen zuten gola.
Bera Berak hamar goleko abantaila lortu du Arizaga, Martínez eta Pinedoren golekin. Halere lehenengo zati amaieran, Adesalek Carlota Rubio jokalariaren bidez tartea murriztu du.
Etxaburuk jokalari guztiei eman die minutuak, Muratpasaren aurka larunbatean EHFko itzulean pentsatuz.
Bigarren zatian Zugarrondok Temprano ordezkatu du eta ondo gainera, nahiz eta Maria Boklashchuk jokalariaren aurrean aukera gutxi izan.
Bera Bera erasoan ez da fin ibili, pibotearekin –Núñez edo Ederra- ezin lotura osatu. Horren aurrean Adesalek tartea murriztu du eta sei minutu falta zirela hamarna berdinduta zuen bigarren zatiko partziala.
Zoritxarrez Matxalen Ziarsolok eskuin aduktorean uzkurdura somatu du.
Ondorioz, bi puntu gehiago poltsikoratu ditu Bera Berak, lidergoan gutxienez otsailaren amaiera arte egongo dena, izan ere, Rocasak jardunaldi honi zegokion partida martxoan jokatuko baitu. Kanariarrek Hungarian jokatuko dute EHFko kanporaketa osoa asteburu honetan.
Fitxa: Bera Bera 29, Adesal Córdoba 19
Bera Bera 29 (16+13): Temprano, Azanza (3), Menéndez (4), Núñez (2), Arrojeria (4), Martínez (3) eta Ziarsolo (3) –titular- Elorza (2), Ezkurdia, Pinedo (5), Ederra (1), Arizaga (2) eta Zugarrondo (o.a.).
Adesal Córdoba 19 (8+11): Ezbida, Maria (6), Rubio (6), Izak Amit, Tejeda (1), Dascalu (5) y Ruiz –titular- Moreno (1), García, Sobrino (o.a.).
Epaileak: Sergio Elordui –euskalduna- eta Javier Gutiérrez –kantabriarra-
Kanporatuak: Núñez (2), Elorza, Ezkurdia, Arizaga eta Ziarsolo Bera Beratiketa Tejeda (2) Adesaletik.
Partziala: 2-0, 7-1, 8-3, 11-4, 14-4, 16-8 –atsedenaldia- 17-9, 19-11, 21-12, 24-15, 26-18 eta 29-19