Bera Berak turkiarren indarra frogatu du (30-30)
EHF Cupeko final-zortzirenetako joanekoan berdinketa. Ia mila zale elkartu dira Josean Gaska kiroldegian gaur eguardian oso partida estua, gorabehera askorekin eta Bera Berak nahi baino gol gehiago izan dituena.
Izan ere, donostiarrek Turkiako Muratpasa taldearen indarra frogatu dute gaur. Fitxatu berri duten Maja Koznjak kroaziarra, Akgün turkiarra eta Olga Laiuk ukraniarrarekin hasi du lehenengo lerroan. Laiuk hasiera asmatu ez duenez Bera Bera aurreratu da Ziarsolo, Martínez eta Menéndezen bidez (7. min 5-3).
Halere, Muratpasak korrika egiten dakiela erakutsiz partida berdindu du urtarrilean fitxatu duten Kotsina bielorrusiarraren bidez (5-5).
Etxaburuk 6-0 defentsaren aldeko apustua berretsi du gaur Elorza eta Núñez erdian kokatuz, Menéndez eta Martínez ondoan eta Ziarsolo eta Azanza hegaletan. Temprano, atepean, baina gaurkoa ez da izan asturiarraren eguna, lehenengo zati erdialdean bere lekua Maite Zugarrondori utzi diolarik.
Eraso posizionalean Arrojeria eta Martínezen jokuak aukerak eman dizkiote Bera Berari tartea ireki duelarik Elorzarren gol batekin (12. min 7-5). Orduan Hösgor –ezker albokoa- eta Güleçyüz –eskuin hegalekoa – turkiarrak agertu dira. Albokoak bere taldea aurretik jarri du 20. minutuan eta Muratpasak 9-12 jarri da Hösgor jokalarien golei esker.
Halere, Arrojeriak erantzun du eta Zugarrondok bi geldiketa jarraian egin ditu. Hortaz Elorza hamabina ezarri du. Hösgor eta Ana Martínezek lehia mantendu dute, Arrojeriak hutsunea ikusi du Menéndezek aprobetxatu duena Bera Bera aurretik jartzeko baina azken minutuan Ziarsolo ez du kontraerasoan asmatu eta Güleçyüz hegalekoak bai ordea partida berdintzeko (15-15).
Bigarren zatian, Muratpasak tartea ireki du Kotsina eta Koznjak jokalariei esker. Kroaziarrak Hösgorren lekukoa hartu du. Etxaburuk 5-1 defentsa aldatu du Pinedo aurrean jarriz eta posizionalean Arrojeriak Elorzak utzitako hutsuneak ikusi ditu. Partida estu zegoen, nahiz eta ia beti turkiarrak aurretik izan. 40. minutuan Pinedok baloia lapurtu eta Bera Bera aurretik jarri du.
Halere, ez zen Tempranoren eguna, oinean artean sartu baizaio baloia baina Martínezek Ziarsolok ateratako penaltia eta kanporaketa aprobetxatu du. Bera Berak ez ditu egoera horiek ondo jokatu eta Koznjak aurretik jarri du Turkiako txapelduna (22-23).
Martínez eta Elorzak 25-25 ezarri dute baina Hösgor eta Akgun jokalarien golekin Muratpasa 25-27 aurretik. Eta egoera berdina eman da, Martínezek gola, Tempranoren geldiketa bat eta Elorza: 27-27. Laiuk, Koznjak eta Hösgor aurretik jarri dituzte Muratpasa baina hiru aldietan Ziarsolok berdindu ditu 30-30. Azken baloian Martínezi erasoan falta adierazi dute eta epaile lituarrarrek ez dute ontzat eman Muratpasaren azken jaurtiketa.
Hortaz, berdinketa, kanporaketa zaila, Antalyan erabakiko dena otsailaren 14ean, larunbata, Euskadin 13etan. Twitterren jarraitzeko aukera izango duzue @Balonmaberabera
Fitxa: Bera Bera 30, Muratpasa Belediye SK 30
Bera Bera 30 (15+15): Temprano, Azanza (1), Menéndez (3), Núñez, Arrojeria (4), Martínez (8, 3p) eta Ziarsolo (7, 2p) –titular- Elorza (4), Pinedo (3), Ezkurdia, Ederra eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Arizaga.
Muratpasa Belediye SK 30 (15+15): Imamoglu, Güleçyüz (4), Laiuk (6, 3p), Koznjak (7), Vuckovic (1), Akgün (2) eta Kotsina (3) –titular- Hösgor (7), Pavic eta Ay (o.a.)
Epaileak: Laurynas Mykolaitis eta Gytis Sniurevicius (Lituania). EHF delegatua: Manuel Conceicao (Portugal)
Kanporatuak Elorza eta Pinedo Bera Beratik eta Güleçyüz (2) eta Pavic (2) Muratpasatik
Partzialak: 2-2, 5-4, 7-6, 9-10, 12-12, 15-15 –atsedenaldia- 16-18, 21-20, 23-24, 25-26 eta 30-30