Bera Bera

Select your language

Komunikabideen aurrean egindako agerraldian, Bera Berako entrenatzaile Aitor Etxaburuk Muratpasa Belediye taldeari “errespetoa zor diola” adierazi di “oso plantilla zabala duelako, jokalari asko erabiltzeko aukera duelarik”. Bera Berak igandean Josean Gaska kiroldegian (12,15etan, ETB4) hartuko du Turkiako txapelduna EHFko final-zortzirenetako joanekoan. Laurynas Mykolaitis eta Gytis Sniurevicius lituaniarrak zuzenduko dute partida eta Manuel Conceicao portugesa izango da EHFko delegatua. Helduek 10 euro ordainduko dute, jubilatuek eta gazteek (10-16) erdia eta bazkideek dohainik izango dute norgehiagoka. Azkenengo bi fitxaketekin, urtarrilean egin dituztenak, Koznijak kroaziarra eta Kotsina bielorrusiarra, Muratpasak sei atzerritarrekin etorri da Gipuzkoara: Vuckovic serbiarra, Gjorgijevska mazedoniarra, Pavic kroaziarra eta Laiuk ukraniarra. Horrez gain, Turkiarekin internaczionalak dira Fatma Ay atezaina, Hosgor albokoa eta Sagdic hegalekoa. Muratpasa egun bigarrena da Turkiako ligan eta lehengo larunbatean etxetik kanpo berdindu zuen Ardesen taldearekin, hirgarren sailkatuarekin. Hortaz Ankara Yenimahalle liderra lau puntutara du. Etxaburuk azpimarratu du Muratpasa “ondo jokatzen ari dela, defensiboki sistema onak ditu eta jokalariak erabil ditzake”. Horregatik bere taldeari eskatu dio “partida landu egin behar dugu eta ez tartea segituan zabaldu nahi izatea”. Norgehiagokan izango dira Eli Pinedo eta Amaia Azanza, Maitane Etxeberriak zailago izango du ordea.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores