Elche Mustang, Kopako final-laurdenetan
Gaur goizean Castelloneko Diputazioan burutu den zozketaren arabera, Bera Bera Eskubaloiari taularik zaileena egokitu zaio, otsailaren 20tik 22ra bitartean Castellon burutuko den XXXVI. edizioan.
Hortaz, final-laurdenetan, 18etatik aurrera, Castellon hiria izeneko pabilioiak Bera Bera vs Elche Mustang partida hartuko du. Elxetarrak dira denboraldi honetan donostiarrak gainditu dutenak, gainera Bidebietan izan zen, azaroaren 1ean, eta ondo merezitako garaipena (20-24).
Komunikabideei egindako adierazpenetan, Aitor Etxaburuk eta Eli Pinedok ez dute “errebantxa” hitza aipatu nahi izan. “Kopa ezberdina da, partida bakar batean edozein taldeak beste bat gainditu dezake baina Kopa irabazi nahi duenak aurrean dituen aurkari guztiak gainditu behar ditu”.
Izan ere, taulan egingo duen ibilbidea Bera Berak zaileena da, aurrean Canyamelar Valencia edo Mecalia Atlético Guardés izango baitu (20,15etan), denboraldi honetan Bera Bera estu jarri duten taldeak.
Bestetik, taulako beheko aldean, Rocasak Helvetia Alcobendas (15,45 etan) izango du aurkari eta bi debutariak, aurrez aurre, Aula Cultural Valladolid eta KH7 BM Granollers (12etan) XXXVI. edizioa irekiko dutenak.
Bera Berak Elche Mustang gainditzen badu larunbatean 16etan edo 18,15etan jokatuko du finalerdia eta finala, berriz, igandean 13etan izango da (Teledeporte zuzenean).