Ostiralean Kopako aurkariak ezagutaraziko dira Castellon
Kopako XXXVI. edizioa Castellon izango zela ofizialki adierazi eta gero, eta ligako lehenengo itzulia amaiturik, Espainiako Federazioak ostiral honetan ekingo dio Castelloko Diputazioan zozketari, non azkeneko bi urteetan bezala Bera Bera eta Rocasa zerrendaburu gisa izango diren, finalean baino elkar ikusiko ez dutenak.
Hortaz, Castello hiriko Pabeloiak Kopako partida guztiak hartuko ditu otsailaren 20tik 22ra bitartean.
Zerrendaburu gisa, euskaldunak eta kanariarrak aurreneko taldeak izango dira taula osatzen, hau da, bata taulako goiko aldean kokatuko da eta beste, behekoan. Horren ostean, taula osatuko da, ondorioz, Bera Berak egin beharreko ibilbide osoa jakingo du ostiral goizean.
Urtarrilean Kopako kanporaketak sorpresetarako aukera gutxi eman zuen. Bera Berak aise nagusitu zen Kordoban eta Zuazo da, egun zortzi sailkatu onenen artean Kopatik at gelditu den bakarra Valentzian galdu baitzuen. Kopan izango da KH7 BM Granollers penaltietan BM Porriño gainditu zuelako.
Otsailaren 20tik 22, zazpi partida ikusgai izango dira Castello hiriko pistan. Ostiralean, final-laurdenak; larunbatean, final-erdiak eta igandean, finala.