Bera Bera

Select your language

Aurreneko aldia zen Bera Berantza Granollerseko Palau D’esports eta bertako KH7 BM Granollers 21-31 gainditu du.
Ohorezko mailako 14. Jardunaldia aurreratu da Bera Bera igandean Gaskan EHFko final-zortzirenetako joaneko partidari heldu behar diolako Turkiako Muratpasa Belediye taldearen aurrean.
Bera Berari kosta izan zaio Granollersen oreka hartzea. Batez ere lehenengo lerroari baina egin duenean geldiezina izan da. María Núñezek ederki asmatu du partida hasieran eta hiru golekin eta Ezkurdiaren beste batekin markagailuan 4-4 ezarri dute 8 . min. Hortik aurrera Bera Berak erasoan zazpi minutuetan asmatu ez duenez Etxaburuk hutsartea eskatu du. Onena zera zen Granollers 5-4 aurretik zegoela.
Matxalen Ziarsolok boladari amaiera jarri du eta ondoren lehenengo lerroak hartu du ardura, aurrena Martínezezk eta ostean Arrojeriak. María Núñezek asmatzen jarraitu du –lehenengo zatian, bost- eta Bera Bera aurreneko abantaila lortu du 2-6 partzialarekin (21. min, 7-10). Oraingo honetan José Luis Villanuevak partida gelditu du baina alferrik. Ziarsolo, Elorza, Arizaga (2), Arrojeria eta Ederra jokalarien golei esker 1-6 partziala erantzun dio Bera Berak eta atsedenaldian, 8-16.
Bigarren zatian, aurreneko hamar minutuetan golak eman dira ate batean eta bestean, bi taldeen arteko aldea mantenduz (39. min 12-20). Horren ostean, Ziarsolo eta batez ere Ana Martínez elxetarrak ardura hartu dute aldea mantentzeko (54. min, 18-27).
Ondorioz, bi puntu gehiago, etxetik kanpo zazpigarren garaipena –denboraldiko hamargarrena EHFko eta Kopakoak barne- eta bihar atsedena hartu ostean, hiru egun Turkiako txapeldunaren aurkako partida prestatzeko, igandean 12,15etan izango dena.

Argazkia: Xavier Solanas

Fitxa:
KH7 BM Granollers 21 (8+13): De la Torre, Dedieu (2), Pérez (3), González (6), Ausas (1), Vizuete (2), Sevilla, Poo (7), Moreno, Dopico, Jabby, Capdevilla, Tomas eta Ascaso (o.a.).
Bera Bera 31 (16+15): Temprano, Ziarsolo (5), Menéndez (2), Elorza (1), Núñez (7), Martínez (6) eta Ezkurdia (2) –titular- Arrojeria (3), Arizaga (3), Ederra (2) eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian, Azanza.
Epaileak: Enric Escoda eta Roland Sánchez (Catalunya)
Kanporatuak: Pérez eta Villanueva (entrenatzailea) Granollersetik eta Martínez, Núñez, Ezkurdia eta Elorza (2) Bera Beratik.
Partzialak: 2-3, 5-4, 5-4, 7-8, 8-12, 8-16 –atsedenaldia- 10-18, 12-21, 13-25, 16-26, 18-27 eta 21-31

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores