Eskubaloiko euskal federazioan atzo arratsaldean egindako zozketaren arabera Bera Berak Kukullaga Etxebarri aurrean izango du euskal kopako finalerdietan. Bizkaitarrak egun zilarrezko mailan dira. Beste finalerdia ohorezko mailako beste taldea, Prosetecnisa Zuazo Barakaldo eta Martín Larrañagak zuzentzen duen Aiala Zarautz osaturik dago.
Euskal kopa urtarrilaren 3 eta 4ean jokatuko da baina oraindik ez du lekurik.
Bera Berarentzat data egokiak dira, izan ere, etenaldia urtarrilaren 11n amaituko da oso partida arriskutsu batekin. Orduan datorren urteko Erreginaren Kopa izateko txartela lortu behar duelako etxetik kanpo jokatu behar den norgehiagoka bakarrean. Donostiarrek datorren hilabetean aurkaria ezagutuko dute.