Castelldefelsen sartutako bi golei esker, Matxalen Ziarsolo bigarren postuan kokatu da Bera Berako historian gol gehien sartu duten zerrendan. 14 denboraldietan Esme Lópezen marka (1.269) gainditu du, Helvetia Alcobendasi lehengo larunbatean sartutako lau golei esker 1.274 goletan ezarriz.
Estadistika ofizialak ez daudenez, Garako kazetari Juan Carlos Elorza da iturria. Gorabeheraren bat egon daiteke, baina nonbait Matxalen Ziarsolok ligan 978 sartu ditu (aurtengo bost partidetan, 26); Superkopetan, 29; Kopan, 88 eta Europako kanporaketa ezberdinetan, 179.
Horrela, Esme López gainditu du baina Tati Garmendia urruti du, izan ere, egungo taldeko arduradunak 2.157 gol sartu zituen Bidebietan egindako 18 denboraldietan.
Lehengo larunbatean Tati Garmendiak berak orkidea bat oparitu zion Matxalen Ziarsolri egindako lana aitortuz
Golegile nagusien zerrendan laugarren da Patri Pinedo 983 golekin baina gertu du ahizpa, Eli, 887 golekin, egun ligako golegile nagusiena 38 gol bost partidetan.