Bera Bera

Select your language

Italiako hegoaldeko taldea, Jomi Salernok EHF Cupeko hirugarren txandan egongo da asteburu honetan Isladiako IBV taldea 61-49 gaindituz. Salernon burutu da kanporaketa osoa, ostiralean –joaneko partidan- italiarrak 27-24 nagusi izan eta larubatean tartea gehiago zabaldu aukera izan zuten (25-34).
Hortaz, EHF Cuepeko hirugarren txandarako (32 talde) aurkaria ezagutu du Bera Berak. Italiako txapeldun Jomi Salerno izango da, Donostian azaroaren 15-16an izango dena eta, aldiz, itzulera handik astebetera Salernon.
Europan 20 urte baino gehiago izan arren, gipuzkoarrek Italiako talde bat aurrean izango dute aurreneko aldiz. Ondorioz, Bera Berak 9. eta 10. jardunaldiei dagokien partidak aurreratuko beharko ditu. Bidebietan Cup Winners’ Cupen arituko den Mecalia Atlético Guardés hartuko du azaroaren 12aren ziuraski eta hurrengo astean Málagara egingo du bidaia bertako Clínicas Rincónekin jokatzera.
Iaz Champions Leagueko atarikoa antolatu zuen Jomi Salernok, Bera Beraren multzoa osatu zuelarik. Mazedoniako Vardarrek eskuratu zuen txartela, bertakoak aise menperatuz 35-16 eta ondoren Frantziako Fleury gaindituz. Era berean, italiarrek aukari gutxi izan zuten Rostoven aurka (41-18) eta, ondorioz, Cup Winners Cupeko bigarren txanda jokatu behar izan zuten, non Suizako Spono Nottwill gainditu zuten. Halere, ezin izan zuten Norvegiako Tertnes Bergen kanporatu bi partidak Italian jokatu arren eta joaneko norgehiagoka berdindu (33-33) eta gero. Itzuleran, norvegiarrak izan ziren nagusi 25-16.
Duela egun gutxi 2015eko Mundialerako sailkapen fasearen baitan, Italiako selekzioa birritan nagusitu zaio Mazedoniari. Jomi Salerno taldeak bi jokalari izan ziren bertan, Guiseppa Napoletano esker albokoa (Islandiako IBVri 6 gol) eta eskuin alboko gaztea Rita Trombetta (IBVri 9 gol).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores