Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak partida hasieran lorturiko gol tartea kudeatzen jakin izan du gaur arratsaldean Bidebietan, Helvetia Alcobendasen aurka ligako bostgarren garaipena eskuratuz (24-19).
Konzentraturik eta defentsan nahiz erasoan asmatzen hasi dira gipuzkoarrak eta Núñez eta Menéndezen bi transizioei esker eta Zarauzko alboko jaurtiketa batek 3-0 aurretik jarri dira. Halere, azpimarratzekoa izan da defentsa oso ondo moldatu dela eta Ana Temprano kanpoko jaurtiketa guztiak irakurtzen zituela, batez ere Silvia Arderiusi asistentzi bikainak eman dituena.
Oviedoko atezailak oso zati bikaina bete du partida osoa jokatzera eraman duena. Ausas jokalariak seigarren minutuan sartu du lehenengo gola eta hirugarrena 16. iritsi da, madrildarrak erasoan arazoak zituztela seinale. Bera Berak lau goleko abantaila kudeatzen zuen baina Félix Garcíak ez bezala, Aitor Etxaburuk eserlekua mugitu du. Aurreneko zatian Ana Martínez izan ezik pistako jokalari guztiek jokatu dute, hau da, Bera Berako entrenatzaileak talde osoa mugitu du. Matxalen Ziarsolok ondo aprobetxatu du –Castelldefelesen lortutako golei esker Esme López aurreratu zuen historiako bigarren golegile nagusi bihurtuz- bi penalti gauzatu ditu eta baloia loratuz gol bikaina sartu du.
Bere taldea bi goletara utziko lukeen kontraeraso bat galerazi dio Tempranok Teresa Francési eta Bera Berak lau goleko abantailari heldu dio. Halere, madrildarrak Francés eta Aramendia hegaleko jokalarien golak aurkitu dituzte.
Lehenengo zati amaieran ezohiko jokaldi bat gertatu da. Etxaburuk hutsartea eskatu zuen 25 segundu falta zirela baina Núñezek ez zuen jasotzerik izan Elorzak bidalitako baloia eta Estela Carrerak kontraerasoa galerazteko Temprano atetik kanpo zegoela ikusi zuen eta bere areatik gola sartu zion. Atsedenaldian 13-8 beharrean, 12-9 zioen markagailuak.
Halere, jokaldi horrek ez zuen taldea beldurtu. Etxaburuk zazpikote titularra jarri du pista eta partida hasieran bezala gipuzkoarren aldea zabaldu dute Pinedo eta Arrojeria bitartez. Temprano indartsu agertu da atepean madrildarren lehenengo lerroen jaurtiketak urrutzen.
Bera Berak, baina, ez du partida hautsi nahiz eta bospasei goleko aldea izan. Albiste pozgarria izan da Ana Martínezek debuta egin duela Ligan. Alcobendas lau goletara gerturatu Bera Berak jokalari bat gutxiago izanda baina Arrojeriak lasaitasuna eraman du Bidebietara (22 min, 20-15).
Ondorioz, Bera Beraren garaipen berria egungo ligan, oraingo honetan, sailkapen nagusian aurrean izango den talde baten aurka eta, beste behin gipuzkoarren defentsaren erakustaldia.

Fitxa: Bera Bera 24, Helvetia Alcobendas 19

Bera Bera 24 (12+12): Temprano, Etxeberria (1), Menéndez (4), Elorza (4), Nüñez (3), Arrojeria (2) eta Pinedo (4) –titular- Ziarsolo (4, 2p), Ederra (1), Arizaga, Múgica, Azanza, Ezkurdia (1), y Martínez. Deialdian, Zugarrondo (o.a.).
Helvetia Alcobendas 19 (9+10): Carrera (1), Aramendia (2), Sans (5), De la Cruz (2), García, Ausás (2) eta Teresa Francés (5, 1p) –titular- Arderius (2, 1p), Prieto, Ferrer, Navas, María Francés
Epaileak: Carlos Luque eta Ignacio Pascual (Catalunya)
Kanporatuak: Elorza eta Menéndez (2) Bera Beratik eta Ferrer eta Sans Helvetia Alcobendasetik.
Partzialak: 2-0, 4-2, 6-2, 7-4, 10-6, 12-9 – atsedenaldian- 14-10, 16-11, 18-12, 19-13, 20-15 eta 24-19.
Gertaerak: Partida ataria, klubak orogarri bat eman dio Matxalen Ziarsolori Bera Berako golegile nagusien artean bigarren kokatu delako, Esme López aurreratuz.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores