Antonella Mena eta Eli Pinedo taldearekin entrenatu dira gaur
Joku Panamerikarretan urrezko domina irabazi ostean, Dara Diniz Carvalho bakarrik falta da taldera bueltatzeko.
Mexikoko esperientzia gogoratuko du Antonella Menak, izan ere, zilarrezko domina lortzeaz gain aeropuerton poliziak atxiki egin zuen bisarekin arazoak medio. Atzoko egun osoan zehar taldeak eginiko gestioei esker eta Espainiako federazioak eta Argentinako enbaxadak lagun, Antonella abioian sartu eta gaur arratsaldeko saiora etortzea lortu du.
Pibote argentinarra bezala, Eli Pinedo normaltasun osoz entrenatu da taldearekin Espainiako selekzioarekin jokatutako bi partida ostean. Islandia eta Suizaren aurkako garaipenek Europako txapelketa jokatzeko bidea erraztu du.
Horrela, larunbatean, Bidebietan, (arratsaldeko 7etan) BM Porriño taldearen aurkako jokatuko duen partida prestatzen ari da Bera Bera Eskubaloia.