Bera Bera

Select your language

Brasilek iragarpenak bete eta aise irabazi dio Argentinari 33-15 Mexikoko Guadalajara hirian ospatzen ari diren XVI. Joku Panamerikarretako finalean.

Euskadin ordu txikiak zirela jokatutako partidan, Dara Carvalhoren selekzioak 15-5 partzialari esker lehenengo zatian erabaki du finala. Bera Bera Eskubaloi taldeko pibote titularrak 28 minutu jokatu eta bi gol sartu ditu norgehiagokan. Antonella Mena pibote argentinarrak, berriz, gol bakarra sartu du 29 minutuetan.

Horrela, Dara Carvalho urrezko dominarekin eta datorren urtean Londreseko Joku Olinpikoetan parte hartzeko txartelarekin itzuliko da Donostiara. Era berean, Antonella Menak txapelketa ona burutu du zilarrezko domina lortuz. Argentinarra gehien jokatu duen selekzioko bigarren jokalaria izan da, partidako bataz beste 46 minutu pistan egon delarik.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores