Bera Bera

Select your language

Bihar 18:00etan Telden (Kanariak) Bera Berak aurtengo Erreginaren Kopan debuta egingo du, azken urteetan sekulako pozak eman dizkion txapelketan. Garaitu beharreko lehen arerioa Elda izango da, final laurdenetan itxaroten ari zaiguna. Oso aurkari indartsua da, bigarrenak dijoaz ligan, eta bihar faboritoak beraiek izango dira. Hala ere, Bera Berak ligako momentu txarra ahaztu nahi du, eta 2007 eta 2009ko lorpenak burura ekarriz, txapeldunak izan zirenean, bihar beste orrialde historiko bat idazten hasi. Lehen partidu hau oso azterketa gogorra izango da, baina igaro ezkero, ametsak indar handia hartuko luke, finalerdietan arerioa Ro Casa edo Monovar izango litzatekeelako, teorian errazagoak. Egia da hala ere, ligako azken bi porroten ondoren neskak animoa ikutua dutela, normala denez. Reyes Karrere entrenatzaileak uste du “kontzentrazio maila jaitsi egin da azken partiduetan, eta honenbestez, gure joku maiala. Potentzial handiko taldea gara, baina ezin dugu ezer emantzat eman, lanik gabe pasa den larunbatean Murtzia gertatu zena gerta baitaiteke. Horregatik egun hauetan gugan pentsatzen aritu gara, berriro gure joku maila aurkitzeko”. Elda bezelako talde indartsu bati irabazteko “ez dago ondo jokatzea besterik. Eta oso defentsa ona egitea noski. Beraiek eraso bakoitzean gola egiten badigute, erraz sartzen badute, gure estresa asko handituko da, eta prezipitazioan erori gaitezke” dio Karrerek, konfiantza berreskuratzea klabea izango dela uste duena, zerbait positiboa ateratzeko. Donostiarren entrenatzaileak ere Eldari ematen dio faboritoaren papera. Hori baliatuz, Bera Berak presio gutxiagorekin irten beharko litzateke. Alakantdarrak gainera joku momentu onean daude. Reyes Karrerek nabarmentzen du “euren zazpikoa oso kontsolidatua dute. Beren jokalariak oso indartsuak dira, Patri Alonso, Ana Paula edo Vanesa Moros kasu, esperientzia handikoak direnak. Hauek frenatzeko, kontzentrazio maila oso altua behar da, indibidualki oso onak baitira”. Hala ere, Bera Bera Kanarietara irabazteko pentsamenduarekin doaz. Maila handiko taldea dira, historia eta zaletu handiak atzean dituena, eta garaipena lortzea izan behar da, eta da, taldearen helburu bakarra. Kopa bihar hasiko da final laurdenetako partidu guztiekin. 12:00etan Saguntok eta Alicantek teorian kanporaketako partidurik parekatuena jokatuko dute. Itxako faborito handiak 16:00etatik aurrera arituko da Elcheren kontra. Bi lehia hauen irabazleak elkarren artean arituko dira larunbatean 17:00etatik aurrera lehen finalerdian. Koadroaren behekaldetik, 18:00etako Bera Bera-Elda partiduaz gain, 20:00 finalerdiak itxiko dituzte Ro Casak eta Monovar Urbacasasek, finalerdietarako txartelaren bila. Bi irabazleak larunbatean 19:00etan egongo dira aurrez aurre. Final handia igandean 11:00etan izango da. Ametsak eguna eta ordua jarrita dauka. Jo ta ke, irabazi arte!!!

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores