AINARA LUQUE GAZTEA FORU ALDUNDIKO SARIA JASO DU
Atzo Donostiako Kursaal kuboetan ospatu zen Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero kirol arloan banatzen dituen sarien banaketa. Hauen artean gure klubeko kadete mailako Ainara Luque Garcia gaztea eskubaloiko etorkizuneko jokalaria izendatua izan zen.
Eskubaloi arloan saria jaso zuten kirolariek Akaba Bera Berako Zulai Agirreren eskuetatik jaso zituzten denei zorionak emanez.