Bera Bera

Select your language

Bihar abenduaren 6an, asteazkena, Akaba Bera Berak eta Barakaldkoko Baseti Zuazoren arteko norgehiagoka jokatuko da Euskadiko Kopako finalean. Partida eguerdiko 12:30etan izango da Barakaldoko Lasesarre Kiroldegian. Baseti Zuazo lehenengo mailako taldea da eta ligan hirugarren postuan kokatua dago. Hiru atzerritar ditu, lehenengo lerroan jokatzen duten Berar Dumitria errumaniarra eta Botica Snjezana kroaziarra eta Rebeca Sanchez pibotea Mar Alicantetik etorritakoa. Akaba Bera Beraren aldetik bere internazional jokalaririk gabe joango da partidara: Rafhaelle Tervel frantziarra, Patri Pinedo eta Tati Garmendia euskaldunak, Frantzian ospatzen ari den Munduko Txapelketan baidaude. Esme Lopez normaltasunez ari da nahiz eta azkeneko unean baja eman zioten espainiako selekzioko medikuek. Bestalde, Veronica Valverde zalantza izango da asteleheneko saioan orkatila bihurritu baizuen.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores