Bera Bera

Select your language

Aurreikusi zitekeen baino zailtasun gehiago izan zuen Akaba Bera Berak garaipena eskuratzeko. Jarraian lorturiko bederatzigarren garaipenak berebiziko garrantzia du Europarako sailkapena lortzeko borrokan Itxakok Elda mendean hartu zuela kontutan izanik. Jardunaldi honen ostean nafarrak puntu bakar batera mantentzen dira sailkapenean baina gure taldeak aldea murriztu du Eldarekiko. Gaizki hasi zuen norgehiagoka talde donostiarrak eta kanpotarrek aurrea hartu zuten markagailuan. Etxeko taldeak arazo handiak zituen Sanroman zentralaren jokoa gelditzeko eta erasoan ez zuten asmatzen. Ondorioz, gijondarrak aurretik izan ziren markagailuan norgehiagoaren minuturik gehienetan. Bost minuturen faltan etxeko taldeak hiru goletako abantaila hartu zuen bost eta biko partzialaren ostean eta erabakigarria suertatu zuen bi puntuak poltsikoratzeko. Azpimarragarria Kowalskak erasoan eginiko erakustaldia. Saemundsdottir islandiarraren debuta bigarren zatian eman zen. AKABA BERA BERA: Tienstra, Fiedel (6,1p), Valverde (2), Pinedo (6, 2p), Tati Garmendia (4, 1p), Agirre (4), Egaña. Darly, Ugartemendia, Altuna, Kowalska (8), Saemundsdottir. FARHO GIJON: Doschuk, Sanromán (12, 2p), Lozano (4), Martínez (1), Alonso (3), Pavel (5, 1p), Gilsanz. Temprano, Fuster, Morán, Rodríguez, Lapuerta. Epaileak: Ordoki / Eraso (Nafarroa). Partzialak: 2-4 / 4-6 / 6-8 / 10-10 / 11-11 / 13-13 / 13-14 / 15-16 / 17-18 / 21-21 / 26-23 / 30-26.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores