Erregina Kopako fase final batek antolatzeak erakunde eta jende askoren partaidetza eskatzen du. Pertsona askori eskertu nahi diegu emandako guztia, besteak beste, Super Amarari fanzoneko jokua jartzeagatik, Autocentro Igarari kontxeak uzteagatik Emakumeen kirol foroa eta Kopan garraioak egiteko, Gesalagari eta Okelani kadeteen ostiraleko bazkariaz arduratzeagatik –gure esker ona Lengokoak elkarteari-, fanzonen otorduak bermatzeko eta Lacturalek yogurtak ekarri zituelako ostiralean kadeteen postrerako.
Eskerrak eman nahi dizkiegu dena bikain atera dadin lan egin duten hornitzaileei: Gureak, catering-arekin; Orma, muntaketa eta egokitzapenekin; Bengoa, musika-taldeekin; Oihan Vega eta Beñat Trigo, speaker lanetan; Sureuskadi, sarbideen kontrolean; Odeun Media, kadeteen streaming-ean; Negua, zaleen kamisetak egiten; Erika Dos Santos larunbatean fanzonen eta igandean taldeak aurkezten, Daniel Torradori, partidak irudikatzeko duen sormenagatik, eta eredugarri izan diren zaletasun guztiei, giro aparta sortzeagatik.