AKABA BERA BERA - CEMENTOS LA UNION RIBARROJA
AKABA BERA BERA taldeak larunbatean, azaroaren 27an, arratsaldeko 19:45tan BIDEBIETAKO polikiroldegian
jokatzen du CEMENTOS LA UNIÓN RIBARROJAren aurka.
CEMENTOS LA UNIÓN ABF ligako plantila osatuenetako bat dauka. Ania Ejsmont (poloniarra), Zornitza Koleva (bulgariarra), Svtlana Rozintseva (atezain errusiarra), Jacqueline Oliveira (atezain brasildarra) eta Isabella Floricica (errumaniarra) bezalako nazioarteko eta atzerriko jokalariz betetako taldea da, eta gainetik, Susana Pareja eta Patricia Alonso jokalari nazionalak ditu gure jokalari ohi Nely Carla eta Eli Pinedoz gain.
Larunbatekoa oso partidu interesgarria da, izan ere, AKABA BERA BERAk bi puntuak eskuratzen baldin baditu, CEMENTOS LA UNIÓN RIBARROJAren aurretik jarriko da, eta ligako laugarren postura igoko litzateke.
Partiduaren arbitroak Merino Mori eta Moyano Prieto (C.A.León)izango dira.