ATENASETIK BUELTAN ESME LÓPEZ-ekin ELKARRIZKETA.
Esme, lehen aldia al da olinpiadetara joan zarela?
Bai, berezko merituak direla eta, lehendabiziko aldia izan da honako hau. Aurretik, Bartzelona 92an, herri antolatzailea izateagatik egon nintzen. Atenasen lehen aldiz, eskubaloi femeninoak olinpiadetan egotea lortu du.
Nolako oroitzapenak geratu zaizkizu Atenasen egon ondoren?
Oroitzapen hoberena giroarena da. Jende guztia euforikoa zegoen han egote hutsagatik eta hori transmititu egiten zen. Medaila bat, bi edo hiru irabazitako jendea ikusten zenuen inguruan eta horrek euforia transmititzen zuen.
Hura munduko mapa bezalakoa zen. Apartamentu blokeetan ginen, hiru pisutakoak, herriak eta kirolak denak nahasturik. Oso polita zen giroa.
Nolakoa izan da emakumeen eskubaloi taldearekin erlazioa?
Taldean, elkarbizitza eta giroa oso ona izan da. Kirolaren mailari dagokionean, ez dugu jolastu jolas dezakegun mailan, baina giroa oso ona izan da.
Erakutsitako kirol mailaren inguruan zer komentatuko zenuke?
Olinpiaden aurretik lortu genuen maila ez dugu erakutsi. Lortua genuen mailarekin eta zorte pixka batekin, izan ere Olinpiadetan zorteak eragin handia du, medailak lortzeko borrokatzeko aukera bagenuen. Aldiz, ez dugu hain ongi jokatu eta medailak lortzeko borrokatzeko puntuan egon gara.
Zapore txarra geratzen zaizu ahoan, hobeto egin ez dugulako. Olinpiadak pertsona askorentzat behin bakarrik gertatzen baitira bizitzan. Bi hilabete elkarrekin igaro ditugu eta lagun handiak egin ditugu.
Bueltan, nola aurkitu duzu Bera Bera?
Gogo handia nuen beraiekin jolasteko. Bai, oso ondo egon naiz han, oso gustura, baina hau nire ekipoa da eta hemen da benetan jokatzen disfrutatzen dudan lekua. Jokalari batzuk betidanik ezagutzen ditut eta ekipoa nola zegoen, forman zeuden ikusi nahi nuen eta oso pozik nago hemen egoteaz. Eta bai, forman daude!