Espainia, Brasil eta Argentinak bat egingo dute bihar Torreviejan hasiko den Main Round delakoan, final-laurdenetako bi txartelak lortze aldera. Japonia, Kroazia eta Austria I. multzoa osatuko dute.
Hiru partidetan lortutako garaipenei esker, Espainia eta Brasil lau puntuekin kokatu dira, Argentinak eta Japoniak bi puntu dituzte Austria eta Kroazia garaituta, punturik gabe aurrera egin dutenak.
Aurreneko bi selekzioak final-laurdenetan II. Multzoko aurkarien aurka arituko dira, bertan Danimarka eta Alemaniak Korea eta Hungariarekin abantaila dutenak.
Sailkapena I multzo:
Espainia 4 puntu (+28)
Brasil 4 puntu (+9)
Japonia 2 puntu (-2)
Argentina 2 puntu (-10)
Kroazia 0 puntu (-7)
Austria 0 puntu (-14)
Egutegia Main Round:
Abenduak 8, asteazkena:
Espainia vs Japonia (20,30etan)
Argentina vs Kroazia (15,30etan)
Brasil vs Austria (18etan)
Abenduak 10, ostirala:
Espainia vs Kroazia (20,30etan)
Argentina vs Brasil (15,30etan)
Abenduak 12, igandea:
Espainia vs Brasil (20,30etan)
Argentina vs Japonia (15,30etan)
Bostak, deialdi guztietan
SUPER AMARA Bera Berako bost jokalariak aurreneko fasean jokaturiko hiru partidetako deialdian izan dira.
81 minutuekin Cesáreo da pistan denbora gehien eman duena, nahiz eta Etxeberria eta Cavo oso gertu izan bakoitzak 77 minutuekin, Fernandesek 32 daramatza eta Hernándezek, 29.
Estadistiken arabera, Malena Cavok zortzi gol eta zortzi asistentzia eman ditu, Etxeberriak zazpi sartu ditu eta lau pase eman, Fernandesek eta Hernándezek bosna gol eta asistentzia eman dituzte eta Cesáreok –defentsan oinarri -, hiru gol eta hiru asistentzia.
Argazkiak: J.L. Recio (Espainiako Eskubaloi Federazioa)