Urtarrilean Murtzian jokatuko den Estatuko Lurraldeko selekzioen arteko Txapelketa prestatze aldera, Euskadiko hautatzaileek egin dituzten deialdietan Lacturale Bera Berako Maren del Campo jubenila eta Irati Zaldua kadetea ageri dira.
Ondorioz, abenduaren 6 eta 7an Laudioko Lamuza-Granja kiroldegian arituko dira goiz-arratsaldez. Del Campok 12,30etatik 14ak bitartean eta 18,30etatik 20ak arte izango ditu entrenaldiak eta Zaldua, aldiz, 11etatik 12,30etara eta 17etatik 18,30ak bitartean.