Bera Bera

Select your language

Zorionez, jakinarazi nahi dizuegu Jokin Gorrotxategik beste urtebetez jarraituko duela emakumezkoen taldean. Lalo (orain eskolako arduraduna) atera ondoren, Laura Lorenzo eta Xabier Etxaniz izango dira aurten staffean.

Jokinek 15 urte daramatza Bera Beran (horietatik 10, maila gorenean jokatutakoak 7s eta XV-n) eta jokalari bikaina da, entrenatzaile oso inplikatua eta pertsona hobea. Bigarren urtez jarraian emakumezkoen taldeko titular da. Taldearekin daramatzan 3 denboraldietako pazientzia, konpromezua eta dedikazioak, pandemia garaian batez ere, gure jokalari bakoitzaren onena ateratzera eraman dute.

Laura entrenatzailea izateaz gain, jokalaria ere izango da eta gure klubarentzat opari bat. Atlético San Sebastian-en eman zituen lehen paseak eta hainbat taldetan aritu da: Hernani, College Rifles (Zeelanda Berria), Baiona ASB (Frantzia), UER Montcada (Valentzia), UCV (Valentzia) Cisneros (Madril) eta Eibar RT. Euskarians 7, Euskadi 7 eta Euskadi XV taldeek aukeratu dute, baita Espainiako Selekzioak 7 eta XV ere. Jokalari bikaina, zalantzarik gabe, eta eskarmentu handikoa. Nekaezina, nerbio hutsa eta energiaz betea eta batez ere, gure 3/4ari etekinik onena ateratzean zentratua dagoena.

Xabier, ziurrenik klub honek azken urteotan izan duen entrenatzailerik onenetakoak, entrenamendu bakoitzean bere dinamismoa, ikaskuntza eta gauzak oso ondo egiten ari delako sentsazioa oparitzen dizkigu. Bere eskuetatik jokalari asko pasa dira, horietako batzuk jada lehen taldean DHBn jokatzen.

3 fenomeno hauen esperientziarekin eta gure jokalarien gaitasunarekin, konpromisoarekin eta iraunkortasunarekin, entrenamenduetatik egiazta dezakegun gureek eman duten aurrerapausoa erakutsi ahal izatea espero dugu laister zelaian.

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores