Atzo Plentziako Uribealdea taldearen aurka jokatu genuen. Sailkapenari begiratuz gero, guretzat partida erosoa izan zitekeela zirudien, baina errealitatetik oso urrun.
Uribealdea talde handia da, talde gogorra, eta oso ondo lantzen ditu rucken inguruko faseak, touchak, moleak...; beraz, bagenekien gure joko dinamikoa inposatu behar genuela, defentsan pitzadurak eragiteko eta garaipena lortzeko.
Partidaren lehen minutuetan hala izan zen, zenbait fase lotu genituen, alderik alde mugitu ginen eta 2 entsegu egin genituen Aitor Angiozar gaztearen eta Javi Martin-en eskutik.
Bigarren entseguaren ostean eta jabetza galdu ostean Uribealdea indartsu zegoen eta ordurarteko momenturik txarrenak pasarazten zizkigun Egoitz Garcia erdilariaren entsegu batean gauzatuz.
Bi taldeek zigor kolpe asko jaso genituen, eta talde bakoitzak bi jaurtiketa egin ondoren, 10-15 markagailua utzi zuen lehen partida amaitzeko minutu gutxi falta zirenean.
Jorge Arbek baloia pausatu zuen lehen zatiko 39. minutuan eta Adrianen transformazioarekin atsedenaldira 15-22ko emaitzarekin joan ginen.
Bigarren zatian, markagailua positiboa izanik, baloiaren jabetza helburu genuen eta jokalari bat gehiago zelaian. Estualdian jarri gintuzten, gure 22an kokatu ziren, marka-lerrora asko hurbilduz.
Lan handia egin genuen berriro ere partidan sartzeko, gure jokoa nagusituz, melean oso lehiakorrak izanik, baina, aldi berean, asko sufrituz. 57. minutuan, Jorge Almecijasen eskutik, beste entsegu bat egin genuen. 10 minutu jokalaririk gabe utzi gintuzten 2 kanporaketek ez ziguten partidan eboluzionatzen laguntzen utzi eta Jordyn Wikiteraren eskituk beste entsegu bat iritsi zen.
Hala eta guztiz ere, partida bukatzeko minutu gutxi falta zirenean Anton Legorburuk erasoko bonusak ematen zigun entsegu gunean zuen baloia, baina emaitza horri eustea uste baino zailagoa izan zen eta partidaren azken minutuan Ibon Arabiourrutiaren entsegu bat jaso genuen, garaipenarekin utzi gintuena, baina bonus puntu hori gabe.
Partidako negatiboena Javi Garcesen lesioa izan da, azken unean galdutako bonusa ahalik eta lasterren osatzea espero duguna. Emaitza positiboa da, eta txapelketan bizirik mantentzen gaituen 4 puntu horiek, Plentziatik onik ateratzea, azken denboraldietan ez baitzaigu ondo eman. Talde gaztea dugu, hobetzeko tarte handia duena, lanean jarraitzeko eta partidaz partida hobetzen jarraitzeko.
Datorren asteburuan Gernikaren aurka jokatuko dugu, larunbatean 16: 00etan Donostian.
Min 2: 0-7 (Aitor Angiozar + Adrian Arias)
Min 5: 0-12 (Javi Martin)
Min 14: 7-12 (Egoitz Garcia + Egoitz Garcia)
Min 28: 7-15 (Adrian Arias)
Min 31: 10-15 (Egoitz Garcia)
Min 39: 10-22 (Jorge Arbe + Adrian Arias)
Min 57: 10-27 (Jorge Almecijas)
Min 64: 17-27 (Jordyn Wikitera + Egoitz Garcia)
Min 68: 17-30 (Adrian Arias)
Min 78: 17-35 (Anton Legorburu)
Min 80: 22-35 (Ibon Arabiourrutia)
Txartel horiak: Uribealdea: Garikoitz Landia
Txartel horiak Bera Bera: Aitor Angiozar eta Guido Biante.