Gonzalo Alonso 'Lalo' errugbi eskolako arduradun berria aurkezteak asko pozten gaitu. Xabier Amunarrizen lan onari jarraipena emateko, Bera Bera RTk eskarmentu handiko entrenatzailea izendatu du errugbi eskolako zuzendari.
Emakumezkoen talde seniorrarekin 4 denboraldi egin ondoren eta "denboraldia behar bezala amaitu ez izanagatik penaz", ilusio handiz itzuli da beheko mailetara. Laloren esanetan, berarentzat "jatorrira itzultzea" bezalakoa da, horrela hasi baitzen klubean, Pablo Feijoó, Xabi Etxaniz, Gorka Areitio, Borja Mutiu eta abarrekin.