Termas Bera Berak jokatu dituen azkeneko bi partiduek ez dute inor aho-zapore onarekin utzi. Nahiz eta jokalariek gaitasun berriak eskuratu dituzten eta gure jokoa geroz eta ordenatuagoa den, azken bi partidu hauek ez dute benetan erakutsi gure taldearen ahalmena. Aipatutako partiduak etxean jokatu ziren, Kote Olaizola miniestadioan.
Lehenengoari dagokionez, Universitario Bilbao taldearen aurka izan zen; gure neskak irabazten hasi ziren eta momentu batean 17 puntuko abantaila lortu zuten. Hala ere, partiduaren bigarren zatian hainbat jokalarik pairatutako lesioek, hala moduzko arbitrajeak, jokalarien jarrera kaskarrak eta nekeak zerikusi handia izan zuten lortutako azken emaitzetan. Gainera, arbitroak adierazi ez zuen zigor kolpea kanpokoen entseguan amaitu zen, hauei garaipena emanez azken minutuan.
Esan bezala, lesio garrantzitsuak jasan zituzten jokalari askok partidu honetan, eta honek guztiz baldintzatu du igandean jokatutako Marzola Riojaren aurkako partidua. Bertakoek 13 jokalari baino ez zituzten partidu honetarako, eta, zoritxarrez, hasi eta 5 minutura aurrelarietako bat lesionatu egin zen, taldea aldaketa aukerarik gabe utziz. Lehenengo zatian hankaz gora aritu baziren ere, bigarren zatian egoerari buelta eman zioten eta beren jarrera hobetuz 3 entsegu egitea lortu zuten. Azken emaitza nahiko duina izan zen, partidua nola hasi zen kontuan hartuz.
Ligako bigarren fase honetan, bost partidu jokaturik eta 2 garaipen lorturik, Termas Bera Bera sailkapenaren azken postuetan kokatzen da. Horrela, azken partidua Hernaniren aurka jokatuko dugu, Landaren.
(Argazkia: Maitane Irastorza del Campo)