Bada aste bat jada Termas Bera Berak ligako aurkari gogorrenari aurre egin ziola. Eibar izan zuten aurkari partidu zorrotz eta gogorrean, taldea sailkapenaren bigarren postuan mantentzen denean.
Donostiarrak ez ziren hasieratik partiduan sartuta egon, Anak sorbalda semiluxatuz eta aurkariak bi entsegu eginez. Hala ere, garaiz erreakzionatu zuten eta euren jokoaren kalitatea hobetu zuten, Bera Beraren lehenengo eta azkenengo entsegua izango zena gehituz markagailuan. Hortik aurrera, partida hankaz gora jarri zen. Monika kapitainak zelaia utzi beharrean ikusi zuen bere burua, donostiarrak aldaketarik gabe geratuko zirelarik 15era jokatzen ari zen partidan. Eibartarrek gupidarik gabe jarraitu zuten aurrera, hainbatetan entsegatuz, baina Bera Bera defentsa mantendu nahian zebilen aurrelarien plakaje ausart eta gogorrekin, eta mele gehienak irabaziz.
Partida 66-7 amaitu zen, Itsaso eta Julene ere zelaitik kanpo geratuaz. Aipatu beharra dago igaro den astearen ostean jokalariak oraindik ere lokatza kentzen dabiltzala euren arropetatik, eta, moratoiez josiak badaude ere, aurpegiko azala leun-leun daukate jasotako buztinezko peeling tratamendu naturalari esker.
Entrenamenduak aurrera doaz Gabonetan, oporren itzulerarako prest egoteko. Izan ere, donostiarrek Errege egunean Gernikari aurre egin beharko diote, oraingoan etxean.