Bera Bera

Select your language

Donostiako Bera Bera errugbi taldeak garagardo azoka ospatuko du ekainaren 7tik 11ra Saguesen. Covid pandemia dela eta 3 urteko etenaldiaren ondoren bueltan da hiriko
historioan klasiko bat bihurtu den feria. Errugbia eta garagardoa modu ezin hobean uztartuko dituen festa izango da. Izan ere, Top 14ko final erdiak Anoetak jokatuko bait dira ostiral eta larunbatean. Saguesen gainera, txapelkertaren antolatzaileek “Fan Zone”a jarriko dute, beraz parez pare egongo dira azoka eta zaletuak.

Kalitate ezin hobeko garagardoak egongo dira dastatzeko. Basque Beer Garagardoa zigilua duten 36 zerbeza egongo dira aukeran. Alkoholik gabe eta glutenik gabekoak
barne.

Jatekoa ere maila gorenekoa izango da. Eusko label zigilua duen janaz gain, betiko laguntzaile diren Urkabe ukondo arrakastatsuak ez dira faltako. Guzti honetaz gain, txahaltxitxak, oilaskoa, basatxerri eta euskal ogia. Kalitatea eta 0 KM ko jana. Ostiral, larunbat eta igandean, bazkaltzeko aukera ere egongo da. Antolatzaileek erronka jo diogu gure buruari , baietz 11.000 litro baino gehiago saldu!

Prakak bete lan egin beharko dugu hori lortzeko, baina motibazioz beterik gaude. Izan ere, biltzen dugun diru guztia errugbi atalera bideratuko da, klubaren finantzio iturri garrantzitsuenetakoa delako.

Nahi izanez gero, web orrian mahaia erreserbatu daiteke, eta mugikorretik eskaria egiteko aukera egongo da ere. Aurrerapen teknologikoak erabiliko ditugu etortzen den bezerari ahalik eta experientzia atseginena eskeintzeko.

Erreserbatu mahaia:

https://berabera.com/bbf2023/

Historia:
Historia bizia duen azoka bat da hau. Errugbi atalak biziraun ahal izateko antolatzen hasi ginen1998 Gaska frontoian. Baliabidez urri baina ilusioz lepo. Handik Manteo kiroldegira joan ginen, gure txokoa Saguesen topatu genuen arte. Orduz geroztik bertan etxean sentitzen gara.

Pandemia eta pandemia osteko urte gogorrak atzean utzita, talde lana, zerbezak zerbitzatzeko trebezia, primerako jana ,ilusioa, eta zergatik ez esan , parranda pixkat uztartzen dituen azoka bueltan da! Donostiako hiria errugbiz eta garagardoz blai bustitzeko pronto gara!

Eskerrak eman nahi dizkiegu gure babesleei, Basque Beer Garagardoak, Eusko Label, Urkabe eta Donostiako udala.

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores