Bera Bera

Select your language

Iosu eta Imanol Egaña anaiak semifinalera iristeko puntu batera gelditzen dira kantabriar zirkuituko bigarren etapan, Santanderren. 

Bikote dezente podiumera igotzeko gai zirela, eta anaien jokoa eta aukerak zalantzazkoak, aurreko bi astetan izandako derrigorrezko gelditasunagatik, Iosu eta Imanol bikotearen partidu guztietan berdintasuna egon zen, Escalona - Méndez talde venezuelarraren aurkako partiduko bigarren zatian izan ezik. Semifinalera iristeko bigarren aukeran, Egaña anaiek garaipena lortzeko puntua eduki zuten sakearekin baina azkenean etsi zuten Dehesa - Rojo taldearen aurka, eta bostgarren posiziora alboratuak izan ziren.

Txapelketaren datuak:

  • Kantabriar Zirkuituaren bigarren etapa. Ranking nazionalerako puntuagarria.
  • Data: 2019/05/26
  • Antolatzailea: Club Sardi Voley.
  • Partaideak: 24 talde hainbat lekutik etorritako jokalariekin: Euskadi, Kantabria, Asturias, Galizia, Gaztela eta Lehoi, Madril, Katalunia eta Venezuela (zerrenda osoa).
  • Sailkapen finala:
    1. Escalona - Méndez
    2. Dehesa - Rojo
    3. Gallardo - Gala
    4. Trabado - Burgal
    5. Egaña - Egaña

Egaña - Egaña bikotearen bidea:

Partidu zenbakia (fasea) Emaitza Aurkaria
1 21-16 Rodríguez - Ruiz
2 21-15 Bodega - Pérez
3 (1/4 finala, irabazle kuadroa) 14-21 Escalona - Méndez
4 (1/4 finala, galtzaile kuadroa) 20-22 Dehesa - Rojo

 

Argazkiak: Pedro Bolado (kopia Facebook Bera Bera boleibola)

Laguntzaileak / Colaboradores

  •    

Laguntzaileak/Colaboradores