Donostiarren arteko norgehiagokan Añorgak merezitako garaipena lortu du.
Egiari zor partiduak ez du kolore gehiegirik izan; traketsa eta trabatua joan da, jokoan jarraipen gutxirekin eta arrastaka. Esan daiteke astean zehar entrenamenduetan bizitzakoa izan dela; azterketa garaia, jokalari batzuk gaixo eta entrenamenduetan 5-6 jokalari. Zirkunstantziak pilatuta eta bi jokalari garrantzitsuren bajarekin ahal duena egin du taldeak.
Beti bezala gogotsu irten gara partidura jokoari intentsitatea eta erritmoa emanaz eta saskira hausart jolastuz; honela saskiratze onak lortu ditugu eta 6.minutuan markagailua 8-8 zen. Hala ere, hasiera txukunak ez du jarraipenik izan guretzat, jaurtiketak huts egiten hasi gara eta errebotean jaun eta jabe ziren Añorgarrak, baloi batzuk galdu ditugu eta markagailuan ihes egin dute 24-8 koa ezarri arte. Defentsan aldaketa batzuk egin ditugu eta atsedenaldira 27-12 iritsi gara.
Erasoan zailtasunak genituen baloia mugitzeko; beraiek oso itxita defendatu digute, tiroa flotatzen ziguten eta guk ez genuen asmatzen. Defentsan lan ona egiten genuen baina ez genuen fruiturik jasotzen; beraiek oso handiak ziren eta errebotea kontrolatua zuten, ez bazen lehen aukeran errebotearen ondoren sartzen ziguten eta bigarrengoan ez bazen hirugarrengoan. Honek sekulako frustrazioa sortu du eta jokoan isladatzen ari zen; saskiratze errazak huts eginaz eta kontraerasoan definitzen asmatu gabe.
Deskantsutik bueltan taldeak esfortzu handia egin du eta markagailuan zerbait hurbiltzea lortu dugu. Hala ere tartea handitu egin dute etxekoek gerora 42-20 izanik markagailua hirugarren laurdenaren amaieran. Taldea saiatu da baina erasoan erreboterik apenas ez dugu lortu eta lehenengoan asmatzen ez bagenuen salduta geuden; haiek aldiz erasoan errebote mordoa lortu dituzte eta azkenean saskiraketa lortzen zuten.
Azken laurdenari ordea besoak jetsi gabe ekin diogu; jakin bagenekien oso zaila zela markagailua iraultzea baina borrokatzen jarraitu dugu. Defentsa lerroak igo ditugu, tiro portzentaia hobetu dugu taldea hazi egin da. 46-39 ra hurbildu gara 4-19ko partzial baten ondoren eta haiek hutsartea eskatu behar izan dute. 2 minutu faltan eta partidoa joan den bezala joanda oraindik aukerekin ginen. 5era hurbiltzeko parada ederra izan dugu baina oraingoan ere kukuak oker jo digu . Defentsan saiatu gara baina erasoan ez dugu azkar jolastu, sinistea falta izan zaigu, 2 minutuan 7 puntu kentzea posible da baina esan bezala ez dugu sinistu, konfiantza falta izan zaigu. Honela, hemendik amaierako minutua partiduaren laburpen argi bat izan da: gu erasoan blokeaturik portzentai eskasak zirela eta; eta haiek bitartean eraso batean 4 erasoko errebote lortuaz eta bostgarren aukeran saskiratzea lortuaz. Honela amaierako markagailua 51-39 izan da.
Partidu traketsa egin izanaren sentsazioarekin joan gara etxera; baina demostratu dugu lehiakorrak izan gaitezkeela edozein egoeretan. Psikologikoki oso partidu zaila izan da eta azpimarratzeko modukoa iruditzen zaigu taldeak ez duela inoiz etsi, amaierararte hestutu dugu eta azkenerarte geure aukeratxoa hurratzen saiatu gara.
Azkenik mila esker laguntzera etorri diren bi kadeteei, funtsezkoa izan da zuen laguntza.
Sinistea besterik ez zaigu falta izan neskak! Lanean jarraituko dugu eta iritsiko dira emaitzak, zihur!
Luke (21), Eneritz (4), Eider (3), Maria (-), Inge (7), Nahia (-), Maddi I. (-), Maddi M. (4), Natalia (-).
1.MAILA NAZIONALA
BERA BERA BULTZ - GERNIKA.- MANTEO, LARUNBATA 18.00
2.MAILA NAZIONALA
BERA BERA MRW AMARA - MARISTAS.- MANTEO, LARUNBATA 16.00
SENIORRAK
BERA BERA GROS - LUBERRI.- MANTEO, LARUNBATA 20.00
BERA BERA AMARA - TECNUN.- TECNUN, IGANDEA 16.00
JUNIORRAK
BERA BERA - EASO.- YOLDI, IGANDEA 12.00
BERA BERA ALBISTUR - BERGARA SORALUZE.- BERGARA, IGANDEA 12.30
IBAETA BERA BERA - MUNDARRO.- ASTIGARRAGA, LARUNBATA 16.00
BERA BERA ULIA - IRAURGI.- YOLDI, LARUNBATA 16.00
BERA BERA MONPAS - AÑORGA.- BENTA BERRI, IGANDEA 12.00
KADETEAK
BERA BERA - EASO LOREA.- BENTA BERRI, LARUNBATA 18.00
BERA BERA MANTEO - SUMMA ALDAPETA.- BENTA BERRI, LARUNBATA 16.00
IBAETA BERA BERA - TAKE.- TOLOSA, LARUNBATA 9.00
BERA BERA GROS - ATCO AITXURI.- MANTEO, LARUNBATA 9.30
BERA BERA BALDA - SASKI AXULAR.- YOLDI, IGANDEA 10.00
INFANTILAK
BERA BERA LARZABAL - ARESKO.- ESKORIATZA, IGANDEA 9.30
BERA BERA URGULL - ZAST .- MANTEO, LARUNBATA 9.15
BERA BERA ZURRIOLA - ERROIBIDE.- BEHOBIA, LARUNBATA 12.30
BERA BERA SANTA CLARA - INTER.- MANTEO, LARUNBATA 10.30
ALEBINAK
BERA BERA - ARESKO.- MANTEO, IGANDEA 9.30
JUNIORRAK
BERA BERA 51 - 54 BKL
BERA BERA ALBISTUR 63 - 49 ESKORIATZA
KADETEAK
BERA BERA 45 - 40 ASKATUAK
JUNIORRAK
BERA BERA - BKL.- YOLDI, LARUNBATA 18.00
BERA BERA ALBISTUR - ESKORIATZA.- YOLDI, IGANDEA 12.00
KADETEAK
BERA BERA - ASKATUAK.- YOLDI, LARUNBATA 16.00
1.MAILA NAZIONALA
HONDARRIBI 61 – 69 BERA BERA BULTZ
2.MAILA NAZIONALA
IRAURGI 69 – 59 BERA BERA MRW AMARA
SENIORRAK
BERA BERA AMARA 30 – 29 TAKE TOLOSA
INTER 48 – 41 BERA BERA GROS
JUNIORRAK
IRAURGI 40 – 19 BERA BERA ALBISTUR
BERGARA SORALUZE 63 – 43 BERA BERA
IBAETA BERA BERA 59 – 40 KURKUBI
BERA BERA MONPAS 75 – 54 BERA BERA ULIA
KADETEAK
BKL 57 – 53 BERA BERA
BERA BERA MANTEO 81 – 35 BKL
ERROIBIDE 42 – 18 IBAETA BERA BERA
BERA BERA BALDA 11 – 115 ORDIZIA
INFANTILAK
BERA BERA LARZABAL 55 – 41 EASO
EKINTZA 57 – 4 BERA BERA URGULL
BERA BERA GRUPO ELEKTRA 41 – 19 AÑORGA
BERA BERA ZURRIOLA 36 – 54 LARRAMENDI
SANTA TERESA 57 – 17 BERA BERA SANTA CLARA
ALEBINAK
IRAURGI 50 – 15 BERA BERA