Porrota.
Multzo berriari ezkerreko hankarekin ekin diogu, Ostadar garaipena lortu du gure aurka. Bagenekien partida zaila izango zela, astean zeharreko entrenamenduetan bataz beste 6 pertsona izan ditugu (azterketak eta lesioak direla eta) eta ez bada ondo entrenatzen zaila da gero partida borobiltzea.
Zelai handian eta 8 jokalari, juxtu xamar errotaziorako. Gure ohiko jokoa moldatzea egokitu zaigu, pazientziaz jolastuz eta erregaia ongi kudeatuz partidua bigarren zatian erabakiko zelako ziurrenik.
Entrenamenduetara bi egunak etorri direnak sartuz ez ohiko bostekoa plazaratu dugu; 3 “pibot” eta 2 hegaleko. Haiek oso altuak ziren eta errebotea zaindu beharra genuen, bosteko honekin lortu dugu baina gero erasoan bertikaltasuna eta dinamismoa galtzea ekarri digu eta honela 8. minuturarte ez dugu saskia zulatu, haiek ere makal zebiltzan gure defentsa serioaren ondorioz eta laurdena 9-4 amaitu da.
2.laurdenean errotazioak martxan hasita eta partiduaren erritmoa kontrolatuz 14-16kora heldu gara, joko ona erakutsiz eta defentsan serio. Hala ere nekea pilatzen hasi zaigu eta atsedenaldira 26-20 iritsi gara. Gure saskiratzaile nagusia eta pibot erreferentea faltez pilaturik 3.laurden zail bat genuen aurretik.
3.laurdenean ostadarrek aurrerapausua eman du, saski azpian saskiratzea lortuz eta bigarren aukerei etekina ateraz. Gu aldiz nahiz eta joku ona egiten egon ezin asmaturik gebiltzan. Erreakzioa behar genuen eta faltez kargaturik genituen 2 jokalariak atera ditugu, berriro ere partzial on bat lortu dugu eta markagailuan berriro hurbilduta 36-29 amaitu da laurdena.
Azken laurdenari ere ondo ekin diogu eta bazirudien partida amaiera estua izango genuela. Hala ere, beste behin gure erasoko erreferentzia den jokalariari bi falta ulergaitz pitatu dizkio bi epaileetako batek eta kaleratua izan da. Momentu hau izan da mugarri, erasoan iparra galdu dugu, erantzukizuna nork hartu jakin ezinik, defentsan nekeak eraginda intentsitatea galdu dugu eta haiek altuera baliatuz min handia egin digute erasoko errebotean. Markagailua puztu dute eta azken jokaldian bandako jokaldi on bat burutuaz saskiratzea lortu eta partida amaitu da 51-31.
Markagailuak erakusten duena baina alde txikiagoa egon da bi taldeen artean, faltek asko mugatu digute eta izan ditugun bajak asko nabaritu ditugu. Erritmoa nahi genuena izan da geldoa, errebotea eta defentsa serioa nahi genuelako eta horrek lagundu digun arren ohiko kontraerasoak ez ditugu lortu burutzea. Hala ere erritmoa eta intentsitatea falta izan den arren alde positibo modura esan dezakegu jaurtiketa hobeak egitea lortu dugula, sarrerak eta hainbat jokalarik erasoan tarteka aurrerapausua eman dutela eta errebotea hobekiago zaindu dugula.
Hurrengo astean derbia dugu eta gogotsu entrenatuko dugu, ea len genuen erritmoa berreskuratzen dugun neskak!
Luke (11), Eneritz (3), Arrate (2), Inge (8), Nahia (-), June (4), Maddi (3), Natalia (-)
Inoiz gertatu ez zaidan egoera baten aurrean izan gara aste honetan. 10 Jokalarietatik 4 gaixo
eta 1 lesionaturik egon dira aste osoan zehar, beraz, egun bakar batean soilik izan genuen
aukera denok batera entrenamendu bat egin al izateko. Gainera, asteburuan partidu gogorra
geneukan aurretik eta egoera honek lagun ez zezakela bagenekien.
Larunbata iritsi zen, ezin uka denok urduri geundela baina gogo handiz partidua jokatzeko.
Partiduan zehar momentu oso onak izan zituzten gure jokalariek baina tamalez, beste
momentu batzuetan konzentrazioan huts egiteak Ordiziak saskiraketa errazak egitea eragin
zuen. Hainbeste errepikatzen dieten esaldia berriro azpimarratuko dut, partidua 40 minutu
dira, errendimendu mailan momentu bat deskonektatzeak partidua galtzea eragin dezake.
Partiduko hasierako bi laurdenak gureak izan ziren, lan txukuna egin genuen bai erasoan baita
defentsan ere. Momentu batean 11 puntuko abantailarekin jartzea lortu genuen eta
deskantsura horrela joateak asko lagun zezakeen baina lehen aipatutako akats eta
deskontzentrazioak 5eko aldearekin joatea eragin zuen.
Hirugarren laurdenean berriz, Ordiziakoak erasoan finago ibili ziren eta enpate jartzea lortu
zuten.
Laugarren denbora zen partidua nork eramango zuen erabakiko zuena. Gureek oso hasiera
kaxkarra egin zuten, 0-6 Ordiziaren alde. Denbora eskatu, akatsak zuzendu eta jokalariei
gogorarazi behar izan genien non jokatzen ari zirenen, argi izan zezaten zelaian zegoenak dena
eman behar zuela. Jarrera aldatu zuten baina Ordiziakoak saskiraketak sartzen jarraitu zuten, 8
puntuko desberdintasun batera iritsiz. Partiduak ez zeukan pinta ona baina guk ez genuen inoiz
amore eman eta horren ondorioz, neskek eginiko izugarrizko esfortzu eta lanarekin enpate
jartzea lortu genuen.
Prorrogan, ez ginen gai izan partidua gurea izateko. Fisikoki oso nekatuak geunden eta horrek
ez zigun lagundu azken 5 minutu horietan egin beharreko esfortzua behar den bezala egiteko.
Azkenik aipatu, normala den bezala jokalari zein entrenatzaileok minduta joan ginela
partidutik. Amorrua sentitu genuen denok, baina hori guztiz normala eta beharrezkoa dela
iruditzen zait. Horrek irudikatzen baitu inporta zaigula. Baina hemendik jokalariak Zoriondu
nahi ditut, amore ez eman izanagatik eta eginiko lanagatik. Izugarri balio izan zaigu bai zuei eta
bai guri entrenatzaile zein jokalari bezala garatzeko.
Lanean jarraituko dugu inoiz baino indartsuago!!
Igandea, Bidebieta kiroldegian eguerdiko 12etan.
GU GERA GERA BERA BERA
Landutako garaipena lortu du taldeak, polita izan da.
Ligaxkako azken partidua jolastu dugu gaur ezer jokoan izan gabe eta presiorik gabe. Hiru aste zailetatik iritsi gara partidura; lesio eta gaixotasunak zirela eta jende gutxiko entrenamenduekin eta ganora askorik gabe. Hau honela partidu parekatua izango zela iragartzen zen eta hala izan da.
Aurrean 6 jokalariz osaturiko Take genuen, eta guk 7 jokalari. Jokalariei iragarri diegu partidua irabazteko sosegua eta lanketa behar genuela, heldutasunez jolastea eta uneoro partiduaren erritmoa guk markatzea. Eta ehin batean lortu dugula esan daiteke, lehen laurdena 9-5 amaitu da, defentsan astean zehar landuriko kontzeptuak aplikatzea lortu du taldeak eta erasoko portzentai exkaxak defentsa serio batekin konpontzea lortu da.
Bigarren laurdena ere bikain hasi dugu, erasoak luze landuaz eta aukera hoberenak jorratuaz. Hala ere haiek hutsarte baten ostean zonakako defentsan jarri dira eta bigarren laurden amaiera eta hirugarrenaren hasiera uztarturik 0-15 eko partziala sartu digute. Jokalariei alternatibak eman dizkiegu, zona nola erasotu azaldu eta gure ohiko jokoa ere baliagarria zela zonaren aurka. Baina aurreko 2 partiduetan bezala gure kanpoko jaurtiketa hutsala izan da, ez dugu bat bera ere sartu eta defentsan oldarkortasuna galduta krisi momentu bat bizi izan du taldeak. Hala ere partiduari eutsi diegu, defentsa lerroak estutu eta saskira oldarkorrago jolastuz amaitu dugu laurdena; 28-33.
Azken laurdenari ekin diogu, defentsan aldaketa bat egin dugu eta haiek 2 puntu bakarrik sartu dituzte, askotan jaurtitzea ere ez dute lortu. Guk erasoak landu ditugu, jokaldi onak eginda eta joko maila on bat erakutsita. Hala ere betiko leloaren betiko leloa: sarrera errazak hutsegin, jaurtiketa liberatuak kale eta kanasta azpitik ere ezin sartu. Gaitzerdi bandako jokaldiei etekin ona atera diegula eta kontraeraso on batzuk uztartu ditugula garaipena erdiesteko. 37-35
Oro har partiduak gure erritmoan egin duela dantza esan dezakegu, defentsa serio batekin eta errebotea normalean ez bezala gotortuaz, erasoan jokaldi onak eginaz eta heldutasunez. Hala ere mugimendu faltak eta batez ere saskira begira egindako kale amaigabeek markagailua estu batera eraman gaituzte.
Ligaxka amaituta esan daiteke taldea ia partidua guztietan lehiakorra izan dela baina oso irregularra eta jarraipenik gabea, baja asko partidu askotan. Gora begira egotetik, bera begira amaitu dugu, lehen 3 sailkatuen aurkako partiduetan irabazten joan ginen eta hori ikusita esan dezakegu merezi genuela final 4 eko ligaxkara sailkatzea. Baina azkenbigarren sailkatuaren aurka ere galdu dugu eta agian, esan daiteke nahiz eta gorago egoteko gaitasuna bagenuen, geratu garen postuarekin konformatu beharko dugula.
Hemendik aurrera disfrutatzea tokatzen da, talde honen azken urtea izango da elkarrekin batera, konszientzia izan eta entrenamendu eta partidu bakoitza topera bizitzen saiatu behar gara, ezer ez baita betiko, gozatzera eta zorionak!
Luke (10), Eneritz (-), Arrate (-), Inge (17), Nahia (-), Maddi (2), June (8)
1.MAILA NAZIONALA
BERA BERA BULTZ – EASO.- MANTEO, LARUNBATA 18.00
2.MAILA NAZIONALA
BERA BERA MRW AMARA – SAN IGNACIO.- MANTEO, LARUNBATA 20.00
SENIORRAK
BERA BERA AMARA – EASO.- YOLDO, LARUNBATA 20.00
BERA BERA GROS – ASTIGARRAGA MUNDARRO.- YOLDI, IGANDEA 12.00
JUNIORRAK
BERA BERA ALBISTUR – BERA BERA.- YOLDI, IGANDEA 10.00
KADETEAK
BERA BERA GROS – IRAURGI.- AZPEITIA, LARUNBATA 9.00
BERA BERA MANTEO – TAKE.- MANTEO, LARUNBATA 9.30
IBAETA BERA BERA – BKL.- YOLDI, IGANDEA 10.00
BERA BERA BALDA – ANTIGUA LUBERRI.- ANTIGUA BHI, LARUNBATA 10.30
INFANTILAK
BERA BERA – EASO.- BIDEBIETA, IGANDEA 12.00
BERA BERA GRUPO ELEKTRA – TAKE.- MANTEO, LARUNBATA 9.15
BERA BERA URGULL – IRAURGI.- AZPEITIA, LARUNBATA 10.45
BERA BERA ZURRIOLA – KURKUBI.- BENTA BERRI, IGANDEA 10.00
BERA BERA SANTA CLARA – LEK OINTXE.- MANTEO, LARUNBATA 10.30
1.MAILA NAZIONALA
BASKET NAVARRA 69-55 BERA BERA BULTZ
2.MAILA NAZIONALA
BERA BERA MRW AMARA 51-62 ASKARTZA
SENIORRAK
BERA BERA AMARA 35-52 LUBERRI
ERROIBIDE IRUN 54-30 BERA BERA GROS
JUNIORRAK
OSTADAR 57-52 BERA BERA ALBISTUR
BERA BERA 25-38 GOIERRI
IBAETA BERA BERA 36-40 AÑORGA
MONDRAGON 68-20 BERA BERA ULIA
BERA BERA MONPAS 37-35 TAKE
KADETEAK
BERA BERA GROS 43-58 ORDIZI
BERGARA SORALUZE 41-50 BERA BERA MANTEO
OIARSO 25-36 IBAETA BERA BERA
BERA BERA BALDA 43-49 MONDRAGON
INFANTILAK
BERA BERA LARZABAL 59-65 ORDIZI
ANTIGUA LUBERRI 53-33 BERA BERA GRUPO ELEKTRA
BERA BERA URGULL 41-39 OSTADAR
HONDARRIBI 13-61 BERA BERA ZURRIOLA
ANTIGUA LUBERRI 41-29 BERA BERA SANTA CLARA