Igandea, euria eta hotza, arratsaldeko 4ak, azkenaren aurka...partidua jokatzeko gogo gutxi izatearen arrazoiak izan daitezke. Partidu txarra ikusteko kezka zegoen eta ala izan zen, tristea benetan.
Lehen laurden dexente bati (3-15) negargarria izan zen laurden batek jarraitu zion, etxekoek bereganatu zutena 6-5 emaitzarekin.
Bi taldeen arteko diferentzia erakutsi asmoz ekin zitzaion bigarren zatiari. Askoz gogorrago hartuz arerioa eta defentsan oinarrituz, 8-36 partziala lortu eta pixkat bada ere, atsedenaldiko sentsazio tristea uxatu zen. Azkenean 17-36 eta tramitea pasata geratu zen hurrengoaren zain
Garaipena honekin, lehen itzulia amaitzeko partidu baten faltan, BB Albistur hirugarren postura igo da. Hortik ez jaistea izango da helburua lehen fase honetan, eta bigarrenari begiratu aurreratzeko asmoz
Baina orain atsedena hartzeko egunak datoz. Gabonetaz gozatu eta urte berriarekin ekin berriz konpetizioari
MARKAGAILUA LAURDENERO: 3-15, 6-5 (9-20); 4-17 (13-37) eta 4-19 (17-56 amaieran)
SASKIRATZAILEAK: Maite (12), Naroa (2), Abad (11), Ane (13), Nora (8), Garaiko (2), Arnold (5) eta Irati (3)
HURRENGO PARTIDUA: Urtarrilak 13, larunbata, 20.00tan Manteon Askatuak-en aurka
GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!