Larunbatean Spoir taldea Funesera bidaiatzen zuen ligako lehenengo buelta bukatzen. Gure taldearentzat bidai luze baino oso atsegina da, Funeseko jokalariak eta jendea oso jatorrak direlako eta giro oso on bat sortzen delako. Printzipioz, gure taldea hobeagoa zen eta gogotsu eta bizi jokatzen bagenuen, garaipena gurea izango zen. Horrela gertatu zen eta Spoir taldeak garaipena lortu zuen.
Azkenean 8 entsegu sartzea lortu genuen (Adellac-en 4 transformazio), haien 4 entseguen (transformazio bat) kontra. Emaitza finala: 22-55. 5 putuak ateratzea lortu genuen eta lehenengo buelta bigarren postuan bukatzen dugu. Hasierako hamabostekoa: Ketxus, Etxezarreta, Pete, Azkue, Aperribay, Adarraga, Thunder, Oriol, Adellac, Kutxito, Alberto Michelena, Larraz, Iontxito, Sola eta Sorondo. Entseguak: Alberto Michelena (3), Iontxito (2), Adarraga (1), Larraz(1) eta Adellac (1).
Hirugarren denboran jakinarazi ziguten Funes taldeak Nafarroako kirol merituaren zilarrezko medaila jasoko duela. Zorionak!!