Larunbat honetan, emakumezkoen euskal ligako finalerdia Anoetan, 13:30etatik aurrera, Bera Bera Ordizia Durangoren aurka. zatoz animatzera, final-laurdenak 16 urtez azpikoentzat Durangon larunbatean eta igandean Kontxa errugbiaz beteko da eskolarentzat.
Garaipen sendoak Bera Bera Ordiziarentzat Elorrio Urgozoren aurka eta S14 mutil-neskek Errioxaren aurkakoak, gizonezkoen bigarren taldeak denboraldia ixteko eta 18A taldeak Uni. Bilbaoren aurkagaldu zuten biok. .
Bigarren taldearen azken partida Bilbon, Bera Bera Ordizia irabazi beharrezko partida larunbatean Altamiran, saio bikoitza Anoetan S14 eta S18-rekin eta eskola zabalik egongo da guztientzat igande goizean Puion.
Gaztediren kontra porrota jaso du gizonezkoen lehen taldearen denboraldiari agur esateko, garaipena S16ko Txingudiko lagunartekoan, nesken partida onak Euskadi eta Gipuzkoarekin eta eskolako beste jardunaldi dibertigarri bat igandean.
Ligako azken partida OBM-ko AVK Bera Berarentzat Gaztediren aurka igande goizean, lagunartekoa S16rako hobetzen jarraitzeko Txingudiren aurka, Aitana Euskadi S16 taldearekin deitua eta ateak zabalik igande goizean errugbiarekin jakin-mina izan dezazuen.